XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haren poza artzainari biharamonean bidera ateratzea....

Basoak garbituaz bezala, lekutuz joan ziren baztarretan otsoak eta artzanoen egitekoa ttipitzen.

Elurte haunditan ezik, ez zen mendian otsorik ikusten, eta artzano bakarra gelditu zen herri guzian.

Zoragarri da larogei ta zenbait urteko ezpain hoietatik gauzak entzutea.

Goiz batez, dio kupitu antzean, badijoa artzaina portua gora eta nun hartzen duen odol errestoa bidean.

Handik laster ardi bat karrabidean hil berria.

Geroxeago beste bat odol hustutzen....

Berri txarrak. Heldu zaio, halako batez, aurrez aurre artzanoa odol zirtaz gorriturik, baina buztanari eraginez eta pozez jauzika.

- Hau diat arakina!! dio bere baitan artzainak; eta gerrikoan zeraman aizkora txikia harturik bero beroan garbitu du bere txakurra.

Erotua da, eta zer egiten duen ez dakiela dijoa artaldera.

Sare ondoan nun ikusten otso zahar baten gorputza.

Esker txarraren saria jasoa zuen gizonarengandik Udargi-ko artzanoak.

Urbasa mendian aztalak utziak dituen gizon batekin ari nintzen mintzatzen.

Buruz buru ginen mahai baten inguruan, hamar, dozena edo gehiagoren artean.

Haren hitzak zaizkit, halare, barne barnean sartu: (...).